ERAKUSKETA - EXPOSICIÓN

Xabier Artola "artzubi"

literaturatik gehiago pinturatik baino

Informatika irakaslea lanbidez, argazkigintzarako zaletasuna gazte-gaztetatik datorkio. Erabat autodidakta, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko (SFG) kidea da, 1975etik.

Erakusketa honetara, aro digitalean egindako zenbait argazki ekarri ditut, 2006tik 2010era bitartekoak. Denetik pixka bat, beraz, areto txiki honetako hormetan zintzilik: paisaiak, jendea, erretraturen bat...; horien artean zortzi Kuban ateratakoak dira, azken boladan hainbat alditan suertatu baitzait uharte eder horretan izateko parada. Català Roca argazkilari kataluniarrak (1922-1998) esana da argazkigintzak gehiago duela literaturatik pinturatik baino, kontrakoa esaten bada ere. Iritzi berekoa naiz, eta esaldi horretaz baliatu naiz, hain zuzen, erakusketari izenburua emateko. Xabier Artola

Su afición a la fotografía le viene desde muy joven. Es miembro de la Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa desde 1975.
Las fotografías que expondrá en MODOTTI Tailerra son fotografías digitales, realizadas entre 2006 y 2010.

Catalá Roca, fotógrafo catalán (1922-1998) dijo que la fotografía está más cerca de la literatura que de la pintura, aunque se diga lo contrario. Y esa frase es el título de la exposición: literaturatik gehiago pinturatik baino.

 

 

 



 

 

Modotti tailerra
Kale Nagusia, 24
20280 Hondarribia
modotti@modottitailerra.com