ERAKUSKETA - EXPOSICIÓN

Inguruneari begira

Yolanda Eizagirre (Ondarroa)
Argazki digitalak
Martxoaren 14tik apirilaren 17ra (desde el 14 de marzo al 17 de abril 2011)

"Nitzako argazkixak etxi da, ba... aurrez aurre dakatena hurrengoko egunin ahal ixati berriro ikusi... eta ahal bada, bertan momentun neuri zer adieraziztan paper baten gañin azaltzi. Erretratu asko gusta arren, errespeto handixe emotezta iñon imagena "osti". Neu trankilla ibiltxeko paisajiai ostetzat ostu bitzatena –iñor ez da ixe esateko eta...–.
Gustako leztake batetik bestea ibiltxeko aukeri eukitxi eta gauza eder guztikin maletan bueltati, bañe...

Gaur egun, pillo bat argazkilari on daz, eta ez dakau ixen famoso baten bille jun biharrik. Geure bueltan begiradatxo bat emoten badou, pillo bat topateko aukeri dakau. Bañe bueno, ixen bat nahi bazu, RARINDRA PRAKARSA, argazkilari hinduaz geatzen naz. Bera ez da konzideraten argazkilaxe, bañe... zer da ordun, ba? Gustaten gazta bai beran ikuspegi pertsonalaatxik eta bai gero zelanik lantzen daben teknikoki argazkixe, benetako ambiente bukolikuk, lasaixak lortzen artista hutse dalako”. Yolanda Eizagirre

 

"La fotografía me ofrece la posibilidad de ver al día siguiente lo que hoy tengo ante mi, así como la posibilidad de plasmar en el papel, si es posible todo lo que viví en el momento de captar la foto. Aunque me gusta hacer retratos, “robar” una imagen sin que la persona retratada lo sepa, me da mucho respeto. Le robo al paisaje, pues nadie me puede llamar la atención, y, de esa manera, actúo más tranquila. Desearía viajar de un lado a otro y volver a casa con la maleta repleta de la belleza que he contemplado, pero...

Respecto a los fotógrafos o fotógrafas que admiro, no hace falta ir muy lejos para encontrar un nombre conocido; tenemos a nuestro alrededor muy buenos. Por mencionar alguno de mis favoritos, nombraré al fotógrafo hindú RARINDRA PRAKARSA. Él no se considera fotógrafo, y yo me pregunto al ver sus trabajos, si no es fotógrafo, ¿qué es? Me gusta tánto por su forma personal de concebir la fotografía como por el trabajo técnico final que realiza con ellas. Crea ambientes bucólicos, escenas apacibles, tranquilas... Es un gran artista”.

“Niretzat argazkiak egitea da, ba… aurrez aurre daukadana hurrengo egunean ahal izatea berriro ikusi, eta ahal bada, ba, bertan momentuan neuri zer adierazi didan paper baten gainean azaltzea. Erretratua asko gustatu arren, errespetu handia ematen dit irudia “osteak” (lapurtzea). Neu lasaiago ibiltzeko, paisaiari osten diot ostu behar diodana –inor ez dago ezer esateko eta…–. Nahiko nuke batetik bestera ibiltzeko aukera edukitzea eta gauza eder guztiak maletan sartuta bueltatzea, baina…

Gaur egun, pilo bat argazkilari on daude, eta ez daukagu izen famoso baten bila joan beharrik. Geure inguruan begiradatxo bat ematen badugu, pilo bat topatzeko aukera dugu. Gustuko argazkilari bat aukeratzekotan, ni RARINDRA PRAKARSA argazkilari hinduaz geratzen naiz. Berak ez du bere burua argazkilaritzat hartzen, baina… zer da orduan, ba? Gogoko dut bai beran ikuspegi pertsonalagatik, bai gero zelan lantzen duen teknikoki argazkia, benetako giro bukolikoak, lasaiak lortzen artista hutsa delako”.

 

 

 

 

 

Modotti tailerra
Kale Nagusia, 24
20280 Hondarribia
modotti@modottitailerra.com