ERAKUSKETA - EXPOSICIÓN

“ENE BEGIEK..."

Gorka Salmerón Murgiondo

2011/05/04-29

Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik, denik eta bizitza bakarra bizi dutelako... kantatzen digu aspalditik Ruper Ordorikak, Joseba Sarrionaindiaren poema baten oinarrituta.
Ene begiak izan dira aitzakia lan hau burutzeko, 2010 urtean zehar osatutako bilduma honetan. Begi hauek argazkietan dute jatorria, nahiz eta emaitza argazkitik urrun dirudien: sakelekoarekin edo kamerarekin egindako argazkiak, ordenagailuan landu ondoren, akuarela paperean inprimatu ditut. Hauetako batzuk margotuta daude akrilikoekin, argazkigintzatik gehiago aldenduz.
Begiak nireak izan dira kasu batzuetan, eta beste zenbaitetan begia zirudien zerbait erabili izan dut. Jatorrizko irudiak apurtu edo lerrokatu ondoren, oinarrizko koloreekin jokatu dut: RGB eta CMY osagarriak. Argiaren eta pigmentuen koloreak dira, ikusten ditugunak eta margotzen direnak: gorria, berdea, urdina eta cian, magenta, horia. Nire begien ikuspegitik pasa ondoren, azaldu zaizkidan moduan aurkezten dira irudiak. Irudiaren haustura honen arrazoia, orain dela urte gutxi begietan izan nuen ultzera izan liteke. Posible da ere hau beste aitzaki bat izatea, baina azken finean hor daude ene begiak... eta irudiak.

Mis ojos no desean verter lágrimas, pues viven la única vida que tenemos… canta Ruper Ordorika, basada en un poema de Joseba Sarrionandia.
Mis ojos han sido la excusa para este trabajo realizado durante el 2010. Las obras expuestas tienen como origen la fotografía, aunque el resultado final parezca que se aleja un poco de ella. Son fotos hechas con un teléfono móvil o con cámara, trabajadas en el ordenador e impresas en papel de acuarela. Algunas de ellas están pintadas con acrílicos, para alejarse un poco más de lo que es la fotografía en sí.
En algunos casos han sido los ojos; en otros, he utilizado algo que tuviera cierta similitud con los ojos. Despues de romper las imágenes originales y convertirlas en líneas, he trabajado con los colores básicos y complementarios: RGB y CMY.
Son los colores de la luz y de los pigmentos, los que vemos, los que ven nuestros ojos y los que se utilizan para pintar: rojo, verde, azul, cian, magenta y amarillo. Una vez pasados esos colores por mi vista, las imágenes las presento tal y como se me han presentado. La razón de esta ruptura puede ser debida a una úlcera que tuve hace pocos años. También puede ser una simple excusa, pero lo que cuenta es que ahí están mis ojos... y las imágenes.

 

 

 

Modotti tailerra
Kale Nagusia, 24
20280 Hondarribia
modotti@modottitailerra.com